Albistea
Emakume egileentzako III. film laburren gidoi lehiaketa
GIDOIk Emakume gidoigileei zuzendutako Gidoi Lehiaketaren hirugarren edizioa abiarazten dugu, film laburren arloan emakumezkoen talentua ikusaraztea eta laguntzea helburua duena.
Lehiaketa, FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoarekin lankidetzan antolatu da eta beldurrezko generoko gidoiak izango ditu ardatz.
Berritasun gisa, edizio honetan Euskaditik kanpoko egileentzako estatuko modalitate bat ere izango dugu.
- Izen emate epea: Apirilak 13, eguerdiko 12:00ak arte.
- Fikziozko gidoi argitaragabeak, fantasiazko edo berdurrezko generokoak, euskaraz edo gaztelaniaz.
- Parte-hartzea: 5 € proiektuko, GIDOI edo (H)emen-eko bazkideek izan ezik.
EUSKADIKO MODALITATEA:
- Parte-hartzaileak: Euskadin jaiotako edo erroldatutako (gutxienez urtebete) adin nagusiko emakumeak.
- Saria: 600€, garaikurra, proiektuaren aurkezpena euskal ekoiztetxeen aurrean, FANT 2026rako doako abonua eta GIDOIn doako urtebeteko bazkidetza.
ESTATUKO MODALITATEA:
- Parte-hartzaileak: Espainian jaiotako edo erroldatutako (gutxienez urtebete) adin nagusiko emakumeak.
- Saria: 300€, garaikurra, proiektuaren aurkezpena euskal ekoiztetxeen aurrean eta FANTerako doako abonua.
Koordinazioak idatzia


