A
Abayuba Gutierrez Izagirre
Agurtzane Intxaurraga Etxebarria
Ainhoa Urgoitia Santamaria
Aitor Eneriz
Zinema, Entretenimendua, Telesailak
Bilbo, 1977. Gidoilari profesionala 2005etik. Telebistan ibilbide luzea egin du, eta arrakasta handiko saioak eta telesailetan lan egin du ETBrentzat: Vaya Semanita (2006ko Ondas Saria), Euskadi Movie, Irrikitown, Nekane Amaya, Go!azen, Ihesaldia, El día de mañana edo Irabazi Arte!
Haritz Zubillagarekin batera El ataúd de cristal (2016) film luzea idatzi du, baita gaur egun garapen fasean dauden hainbat gidoi ere. Zubillagaren She 's Lost Control (2012) eta Norma Vilaren Jules D. (2016) film labur sarituen egileetako bat ere bada. 2022tik gaur egun GIDOIko presidentea da.
Aitor López de Aberasturi
Algis Arlauskas Pinedo
Ana Hormaetxea
Zinema, Entretenimendua, Telesailak
Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziatua (Nafarroako Unibertsitatea), Disney+-eko Ayla y los Mirror telesaileko sortzaileetako bat eta gidoilaria da, eta baita ETBko Go!azen telesaileko zazpi denboralditakoa ere. Gainera, gidoilari lanetan aritu da Vaya semanita, Oído Cocina, Esto no es serio, ¿o sí?, Dale una vuelta, Tú al norte y yo al sur eta Balbemendi filmetan, besteak beste. Bestalde, hainbat film luze eta fikziozko serie garatzen ari da: Tormenta de Abril, 1134 kilómetros, Basque Children eta El tesoro de Lehman.
Angel Aldarondo
Zinema, Dokumentala, Entretenimendua, Telesariak
Ángel MIROU
Zinema, Entretenimendua, Formakuntza, Telesailak
Angel Mirouk Kazetaritza eta Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere formakuntza, hainbat idazketa-laborategietan handitu du, hala nola Mediterranean Film Instituten (Grezia), Berlinaleko Talent Campusean edo Script Factoryn (Erresuma Batua).
Telebistan, 2004 eta 2005 artean, PAUSOKAk ETB2rentzat ekoitzitako Vaya Semanita saioan lan egin zuen. 2006tik 2024ra bitartean dozena bat antzezlan baino gehiago estreinatu ditu antzerkigile gisa.
Antonio Jesús García de Quiros Rodríguez
Arantza Ibarra Basañez
Aroa Fernandez Lazkano
Asier Guerricaechebarría
Zinema, Telesailak
B
Beatriz Iso Soto
Gidoiaren analisia, Zinema, Dokumentala, Formakuntza, Telesailak
Gidoilari aditua animazioan Corre, Kuru, corre, Robotia, Holy Night!, Olentzero eta Iratxoa, El Sueño de una noche de San Juan, Espíritu del Bosque, eta bainta telebistan ere The Wawies, SuperThings, T-Racers, Vlog KookyLoos eta Jelly Jamm.
Zinema dokumentala: Kantauri: Uraren Taupadak. Fulldome: Dark Biosphere: Betting for a living Universe, Beyond the sun, Dinosaurios: el mito de la extinción total eta VR: Viaje al abismo.
Nafarroako Unibertsitateko irakasle elkartua 2020ra arte.
Beatriz Velilla
Gidoiaren analisia, Zinema, Dokumentala, Formakuntza, Telesailak
Borja Cobeaga
Zinema, Telesailak
Donostia, 1977. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua EHUn. Éramos pocos edo La primera vez bezalako film laburrak egiten hasi zen, ehundik gora sari irabazi zituztenak, Oscar eta Goya sarietarako izendapenak barne.
5 film luze zuzendu ditu (Pagafantas, No controles, Negociador, Fe de etarras eta Los aitas) eta Ocho apellidos vascos edo Supelópez bezalako komediak idatzi ditu Diego San Joserekin batera. Telebistan ETBko Vaya Semanita umorezko saioa zuzendu du, Justo antes de Cristo eta Vamos Juan atalak, eta No me gusta conducir eta Su Majestad telesailak sortu ditu.
D
David Pérez Sañudo
E
Edorta Corpas García
Ernesto Ruenes Sánchez
Estíbaliz Urresola Solaguren
G
Guillermo Guerrero
Gidoiaren analisia, Zinema, formakuntza, Telesailak
Bilbon jaio zen (1986), eta Zinema eta Telebistako Gidoian diplomatua da Kinema Zinema Eskolan (Bilbo) eta La Factoría del Guión (Madril). El buen mal (Jokin Urruticoechea, 2014), Yayos (Roberto San Sebastián, 2013) edo Susana se está muriendo (Jokin Urruticoechea, 2013) film laburrak idatzi ondoren, 2017an bere lehen film luzea estreinatu zuen gidoilari gisa: La Noche del Virgen, Roberto San Sebastianek, bere ohiko kolaboratzaileak, zuzendua.
Zinema-gidoiak sortzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntza hiru aldiz jaso du: 2012an, La Princesa Lobo; 2014an, El Desierto Verde (Jokin Urruticoechearekin batera); eta 2018an, Los Sheriffs. Gainera, luzemetraien gidoien deialdi ugaritan hautatu dute, hala nola Ibermedia Programako Iberoamerikar Proiektu Zinematografikoak Garatzeko 15. ikastaroan El fin del verano (2017), INSTANTÁNEA Egoitza Intentsiboan Hereje (2019) edo DAMA AYUDA (Jokin Urruticoeceharekin batera) Conquistador (2021) filmagatik. Plano Aldaketa lehiaketaren I. edizioko irabazleetako bat ere izan zen (DAMAk eta Netflixek antolatua), Descarriada serie-proiektuagatik (2021). Bere azken gidoilari proiektuak Lo Carga el Diablo (Guillermo Polok zuzendua) eta Pequeños Calvarios (Javier Polok zuzendua) luzemetraiak dira, 2024an estreinatuko direnak.
H
Haritz Zubillaga
Gidoiaren analisia, Zinema, formakuntza
El ataúd de cristal bere opera prima eta kultuzko filmaren zuzendari, kogidoilari eta muntatzailea eta El Hoyo arrakasta globalaren muntatzailea, baita El Hoyo 2 eta Rich Flu nazioarteko koprodukzioarena ere, bere filmak eta Las horas muertas, She 's lost control eta The devil on your back film laburrek ehundik gora sari dituzte.
Las horas muertas Europako Fantasiazko Film Labur Onenaren sarirako izendatu zuten.
Hektor Sahagún
Gidoiaren analisia, Zinema, Dokumentala, Telesailak
Kubako EICTVn lizentziatua (Gidoigintza Espezialitatea).
Hegoa Álvarez Zorroza
Zinema, Dokumentala, Entretenimendua, Telesailak
I
Iera Uriona
Entretendimendua, Telesailak
Publizitatean eta harreman publikoetan lizentziatua (EHU), Erredakzio Sortzailean espezializatu zen Buenos Airesen. Nissan, Movistar, Absolut edo Marlboro bezalako markentzat hainbat urtez lan egin ondoren, bere ibilbideari bira bat ematea erabaki zuen. Ikus-entzunezko Gidoiak Sortzeko Masterra (UNIR) egin zuen, eta, gaur egun, ekoizle gisa dihardu EITB Kultura programan, eta gidoilari gisa Vaya Semanita-n. Humo miniseriea ere garatzen ari da, kanabis iruzurrik handienean oinarritutako komedia beltza.
Iker Elorrieta
Zinema, Dokumentala, Entretenimendua
Bilbon jaioa, Filmax Entertainmenteko postprodukzio sailean hasi zuen bere karrera. Zinema-zuzendaritza ikasi zuen Bartzelonako Ramon Llull Unibertsitatean, eta publizitate-errealizadore gisa lan egin du.
I Forgot Myself Somewhere dokumentalak sari ugari jaso zituen nazioartean, eta bere fikziozko lehen film luzea, El Radioaficionado, Estoniako Tallinn Black Nights eta Donostiako Zinemaldian estreinatu zen.
Besteak beste, La Sorbonako Unibertsitateko Sari Zinematografikoa (2022) eta Italiako Bergamo Film Meeting-en Bronce Camura sariak jaso ditu.
Imanol Ortiz López
Inma Pajares Fernández
Iñaki Arteta Orbea
Iñigo Alkorta
Zinema, Telesailak
Iñigo Alkorta (Donostia, 1985)
Ikus-entzunezko Gidoien Sorkuntzan Unibertsitate Masterra (UNIR), Giza Zientzietan eta Komunikazioan Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea) eta Marketinean Lizentziatua (UNIVA). Komunikazioaren, marketinaren eta sare sozialen munduan profesionalki garatu naiz. 2019tik Donostiako Nazioarteko Zinemaldian lanean. Euskal Herriko Gidoilarien Elkarte Profesionaleko Zuzendaritza Batzordeko kide eta bokala.
Ikus-entzunezkoen munduan 'Atzelariak' (2021, kozuzendaritza) film laburrarekin hasten du bere ibilbidea, eta ondoren 'Gauero' (2022), bere bigarren lana, zuzendari eta gidoilari gisa lehena, fantasiazko eta zientzia-fikziozko generoko LGTBI film laburra da, Zinegoak eta Euskal Zine Bilera bezalako jaialdietan hautatua.
Gaur egun, bere hirugarren film laburra, 'Dena ondo aterako da' [TP] (hau ere LGTBI tematikakoa eta fantastikoa), aurre-ekoizpen fasean dago, eta bere lehen seriea, 'Cuero', idazteko fase aurreratuan. Serie hau drama gisako fikzioa da, eta maskulinitatea, sexu-aniztasuna, homofobia eta matxismoa bezalako gaiak jorratzen ditu kirol profesionalean eta euskal landa-ingurunean. Proiektua ECAM Forum Series 2024n hautatua izan da.
Ion Iriarte Fernández
Iosu Artetxe
Zinema
Iratxe Fresneda Delgado
Itxaso del Castillo Aira
J
Javier Félix Echániz Petralanda
Joanes Urkixo
Gidoiaren analisia, Zinema, Telesailak
JOANES URKIXO (Bilbo, 1955). Euskal Filologian lizentziatua.
Ia 40 urteko esperientzia du formatu anitzetan: dokumentala, entretenimendua, haurrentzat, publizitatea, komikia eta, batez ere, fikzioa: sitcoma, animazio-telesailak eta film luzeak.
Fikziozko egilea da eta 25 lan argitaratu ditu, gehienak gazteentzako eta helduentzako eleberriak.
Euskal Gidoilarien Elkarteko bazkide sortzaile eta lehendakari ohia.
Egile eta Editoreen Elkarte Nagusiko (Sgae) Zuzendaria Batzordeko kidea.
Joana Moya Blanco
Zinema
Joana Moyak (Bilbo, 1985) Geologia (EHU) eta dantza garaikidea ikasi zituen Euskal Herrian. 2021ean, "Todo lo cubre la sal" bere lehen film laburra garatu zuen, Doclisboa, Zinebi, Documenta Madrid, Hot Docs, PÖFF eta London Short Film Festival bezalako jaialdietan hautatua izan zena eta 2025eko Goya sarietarako shortlist-ean aukeratua.
"Koreana", garapen fasean dagoen bere lehen film luzea, Matadero y Cineteca, Noka Mentoring, Dirdira Lab eta Noka Ekoizpena bezalako laborategi eta egoitzek babestu dute. Proiektuak Vitoria-Gasteizko Udalaren Film Officeko gidoien idazketarako laguntzak ere jaso ditu, baita Abycine Lanza eta Porto/Post/Doc filmen garapenerako sariak ere.
Jokin Urruticoechea
Gidoiaren analisia, Zinema, formakuntza, telesailak
Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua, zinemako gidoian diplomatua eta aktoreen zuzendaritzan trebatua Kubako EICTVn. Susana se está muriendo eta El buen mal film laburrak zuzendu ditu, baita McEnroeren La electricidad bideoklipa ere. Bi aldiz jaso du Eusko Jaurlaritzaren gidoi-laguntza, El Desierto Verde (2014) eta Los Sheriffs (2018) lanekin, eta gidoi-tailerretan parte hartu du, hala nola Ibermediaren garapen-ikastaroan (El fin del verano) edo Dama Ayuda Cine-n (Conquistador).
Gainera, Julio Alejandro azken gidoi sariaren irabazlea da Ultramar proiektuarekin.
Jon López Martín
Zinema, Formakuntza
(1998/10/16, Vitoria-Gasteiz). "Zinema Zuzendaritza" gradua ikasi zuen ECPV/EHZEn (Euskal Herriko Zinema Eskola). Graduatu ondoren, "Insatisfacción" bere lehen film laburra egin zuen. 6 hilabete geroago "Misantropía" bere bigarren film laburra aurkeztu zuen. "Calma" bere azken film laburra FANT, u22 eta FANTBOI jaialdietan aukeratu dute. Gaur egun, British Film Instituteko "Future Screens" laborategian "La parroquia" film luzea garatzen ari da.
Jon Villota
Zinema
Laburmetrai gidoia:
- "El caballo de Julia" (2018), Andoni Garridok zuzendua. (Anima Eskola).
Gidoia eta film laburren zuzendaritza:
- "Nire bizitza zu zara" (2022). Santurtzi jaialdira aurkeztua.
- "Begiradak" (2022). Otxarmetraje jaialdira aurkeztua.
- "Nire gau handia" (2023). Otxarmetraje jaialdira aurkeztua.
Jorge Guerricaechevarría García
José Luís San Antón Lascurain
Jose Mari Goenaga Balerdi
Julene Aramburu
Zinema, Dokumentala, Entretenimendua, Telesailak
20 urteko ibilbidean gidoilari gisa, EITBko programa mitikoetarako idatzi du, besteak beste, Vaya Semanita (gidoilari eta gidoigile lanetan) eta Goazen telesail musikalerako. Irabazi Arte! saileko gidoilari eta sortzailekidea (4 denboraldi, ETB1, DISNEY +). Gaur egun Vaya Semanita 2024ko gidoiaren koordinatzailea da.
L
Lander Castro
Zinema, Dokumentala, Telesailak
2021ean Carnívoro bere lehen film laburra filmatzen du eta ehun bat jaialditan zehar erakusten da, horien artean Clermont-Ferrand, Sitges, Mórbido edo Screamfest. Hotz bere bigarren film laburrak bere opera primaren gidoiaren kontzeptua jasotzen du, Sustraiak, Eusko Jaurlaritzaren eta Gasteizko Gobernuaren laguntzarekin garatzen ari den proiektua da eta Dirdira Lab eta Apika Lab enpresetan hautatua izan da.
Lara Izagirre Garizurieta
Leire Albinarrate
Gidoiaren analisia, Zinema, Telesailak
Vitoria-Gasteiz, 1989. Zinema eta Telebistako Gidoi Masterra Chapman Universityn, Fulbright beka bati esker. Los Angeleseko egonaldi honetan Cold Iron Pictures, The Film Arcade edo 13Films bezalako ekoizle independenteentzako gidoiak aztertzen ditu. Experientzia du telesailetan (Perverso, Prime Video eta Ángela, ATRESPLAYER) eta film luzeetan (El molino, Malagako Zinemaldian estreinatua eta 2024ko Santanderreko Zinemaldian Publikoaren Saria). Bere "La Mala Vida en Madrid" proiektua Zinema Akademiako egoitzetan hautatu zuten, eta ALMA saria eta Conecta Fiction 2022ko Triodos sariak irabazi zituen.
Luís Jesús García Martínez
M
Maite Duque
Telesailak
Publizitatean lizentziaduna, 35 urteko esperientzia du ikus-entzunezkoen sektorean. 21 urtez antenan egon zen "Goenkale" telesail arrakastatsuaren editorea izan da. Halaber, "Hasiberriak" gazteen telesaileko eta "Balbemendi" intrigazko telesaileko gidoigile eta koordinatzailea izan da. Gainera, "Go! azen" telesaileko gidoilaria eta "Irabazi arte" telesaileko sortzaileetako bat da, eta lehen denboraldiko gidoilaria. Telesail horiek hainbat denboraldi daramatzate Euskal Telebistan emititzen, arrakasta handiarekin audientzian.
María Corral Laborería
Entretenimendua, Telesailak
25 urte, Donostia
Gidoigilea, ipuingilea eta antzerkigilea, besteak beste.
Go! azen telesailaren gidoilaria (7., 10. eta 11. denboraldiak).
Irabazi Arte saileko script eta kudeatzailea (3. eta 4. denboraldiak).
María Gainzarain Llorente
María Eugenia Salaverri García
Markel Zuloaga Erausquin
Gidoiaren analisia, Zinema, Entretenimendua, Telesailak
Martin Etxeberria Garro
dokumentala, telesailak
Gidoilari eta idazle, bere lan gehienetan tandem sortzailea osatzen du bere anaia Xabierrekin. Idazle oparoa da, 25 liburu baino gehiago argitaratu baititu, bai literaturaren arloan, bai komikiaren arloan, eta bost hizkuntzatan argitaratu da bere lana. Ikus-entzunezkoen arloan telebistarako eta hainbat dokumental luzetan parte hartu du. Ulu Mediaren sortzaileetako bat da. Soinu fikzioko hainbat serie idatzi ditu, eta sari garrantzitsuak jaso ditu, hala nola Ondas 2023 saria.
Merche Prada Suso
Mikel Castellano Rodríguez
Zinema, Formakuntza
Betidanik industriari lotuta, kameratik, argiztapen-teknikaritik edo, batez ere produkzio-sailetik. Orain gidoigile gisa hasten dut abentura berri bat.
Miguel Gómez-Tejedor
Gidoiaren analisia, Zinema, Formakuntza
N
Naia Arantzamendi Larrañaga
Naiara Mallabia
Zinema, Telesailak
Nitya Lopez
Zinema, Telesailak
Nitya Lopez, Bilbon bizi den euskal zuzendari eta gidoilaria. 2018an bere lehen film laburra filmatu zuen, Jesus is B(l)ack, U22 Film Festeko Zinemagile Gazte Onenaren Saria. 2019an Infraganti filmatzen du, Notodofilmfesteko finalista eta Publikoaren Saria Donosskino jaialdian. 2021ean Txoriak txori film laburra filmatzen du. Bere azken film laburra Deadly Draw (Sorteo mortal) da, Kimuak euskal film laburren katalogoan dago eta dagoeneko 25 aukeraketa baino gehiago ditu.
Norma Vila
Zinema, Formakuntza
Gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea. Generoko zineman espezializatua, bere film laburrek, Jules D. eta El fin de todas las cosas lanek 100 selekzio baino gehiago dituzte nazioarteko jaialdietan, eta 20 sari irabazi dituzte.
Gaur egun, bere lehen film luzearen proiektuan ari da lanean.
O
Oihane Oyarzabal Otero
Gidoiaren analisia, zinema, Dokumentala, Telesailak
Donostian jaioa 2000 urtean. Madrilgo TAI Arte Unibertsitatean egindako ikasketak: Zinematografian diplomatua eta Zinema eta Telesailetako Gidoian masterra.
P
Patxo Tellería de la Fuente
Paul Urkijo
Zinema
Luzemetraiak: Irati (2022), Errementari (2018). Laburmetraiak: Dar-dar (2020), Naara (2015), El bosque negro (2013), Los monstruos no existen (2011), Debajo de la cama Zera (2010), Jugando con la muerte (2010), Cuchillo, McGregor y el Vasco (2008), El pez plomo (2007), Iltzeak/Clavos (2005).
Pedro Fuentes Rueda
Zinema, Telesailak, Gidoiaren analisia, Formakuntza
Telesail eta luzemetraien gidoilaria, hala nola Goenkale, Go!azen, Zorion Perfektua edo María La Portuguesa. Goenkale eta Eskamak Kentzen telesailen zuzendaria. Ekoizpen exekutiboaren albokoa Alardea eta Itxaso bezalako produkzioetan. UNIReko Ikus-entzunezko Gidoiaren Masterreko irakaslea da. Horrez gain, hainbat proiektu garatzen ari da Lantegi eta Laborategietan, hala nola Zinema Qua Non Lab, Ikus-entzunezko Proiektu Iberoamerikarren Garapen Ikastaroa edo DAMAren Bigarren Bertsioa.
Pedro José Rivero Aurre
Pello Gutiérrez Peñalba
R
Ramón Barea Monge
Roberto San Sebastián Gutiérrez
T
Tamara Lucarini Cortés
Gidoiaren analisia, zinema, dokumentala, entretenimendua, telesailak
Tamara Lucarini zientzia politikoetan lizentziaduna da, eta ikasketa feministetan masterra du. Beti ikus-entzunezkoetan interesatua, 4 urtez banaketan lan egin zuen eta bertan hasi zen gidoilari eta zuzendari lanetan 2018an No es coma filmarekin. Hurrengo urtean, Noka mentoria-programan parte hartu zuen El Peso dokumentalarekin eta Txango bere bigarren film laburra, 2021eko Mendi Film Festival Bekaren emaitza da.
Bi urte geroago, 2023an, bere lehen antzezlana idatzi zuen:Un 6 y un 4 y una curva parabólica. Urte horretan bertan, bere azken film laburra, Prioridades, Kimuak katalogoan aukeratua izan zen, Los Angeleseko OutFesten estreinatu zen eta Nazioarteko Jaialdietatik igaro da, hala nola Londresko BFI Flaretik edo Lesgaicinemad-etik. Gaur egun, Prioridades-ek jaialdiak egiten jarraitzen du, eta Tamarak gidoigintzako masterra amaitu berri du Complutense Unibertsitatean, Mediapro taldearekin batera, La gotera fikziozko lehen film luzean lanean ari den bitartean.
Thomas José Bidegain
X
Xabi Zabaleta Jiménez
Xabier Etxeberria Garro
Dokumentala, telesailak
Gidoilari eta idazle, bere lan gehienetan tandem sortzailea osatzen du bere anaia Xabierrekin. Idazle oparoa da, 25 liburu baino gehiago argitaratu baititu, bai literaturaren arloan, bai komikiaren arloan, eta bost hizkuntzatan argitaratu da bere lana. Ikus-entzunezkoen arloan telebistarako eta hainbat dokumental luzetan parte hartu du. Ulu Mediaren sortzaileetako bat da. Soinu fikzioko hainbat serie idatzi ditu, eta sari garrantzitsuak jaso ditu, hala nola Ondas 2023 saria.
Xegundo Altolagirre Auzmendi