ZERBITZU ARRUNTAK
Ez dugu nahi zuk aukera profesionalik galtzea. Gidoiko bazkide bazara, zure gidoietarako deialdi mota guztien berri emango dizugu unean-unean. Baita elkartera irits dakizkigun ordaindutako lan eskaintzen berri ere.
Newsletterra bazkideentzat
Asteroko komunikazioak, Gidoiren jarduerei buruzko informazio esklusiboarekin, baita laguntzen edo dirulaguntzen deialdiak, jaialdiak, lehiaketak, laborategiak eta abar ere.
Txanda zerrenda
Hala nahi duten bazkideek txanda zerrenda batean izena emateko aukera dute, Gidoitik edo beste erakunde edo enpresa batzuetatik sortutako lan eskaintza ordainduak jasotzeko. Eskaintza horien izaera anitza izan daiteke: proiektuak baloratzeko batzordeetan parte hartzea, Gidoik antolatutako mahai-inguruetan hizlari edo moderatzaile aritzea, tailerrak ematea, etab.
Txanda zerrendari buruz gehiago jakin nahi baduzu, idatzi mensaje@gidoi.com helbidera.