Albistea
Euskal emakume egileentzako II. film laburren gidoi lehiaketa
GIDOIk Euskal emakume gidoigileei zuzendutako Gidoi Lehiaketaren bigarren edizioa abiarazi dugu, film laburren arloan emakumezkoen talentua ikusaraztea eta laguntzea helburua duena.
Lehiaketa ICOFF-Gasteiz Jaialdiarekin lankidentzan eta (H)emen, Apika eta Caosticaren babesarekin antolatu da.
- Parte-hartzaileak: Euskadin jaiotako edo erroldatutako (gutxienez urtebete) adin nagusiko emakumeak.
- Izen emate epea: Apirilaren 29ko 12:00ak arte.
- Fikziozko gidoi argitaragabeak, euskaraz edo gaztelaniaz.
- Doako parte-hartzea.
- Saria: 600€, garaikurra, gidoiaren irakurketa euskal ekoiztetxeetatik eta GIDOIn doako urtebeteko bazkidetza.
Koordinazioak idatzia


