Albistea
Hemen da GIDOI MENTORING. Senior supports Junior: gidoigile berrientzako mentoria-programa
GIDOI - Euskal Herriko Gidoigileak-ek, GIDOI Mentoring. Senior supports junior, deialdia zabaldu du. Film luze baten ideia garatu eta GIDOI TRATAMENDU sendoa bihurtzeko talentuei berriei laguntzeko programa.
Gidoi-tratamendua garatzeko gidoilari profesional bat (GIDOIko bazkide seniorra) duen mentoria-modulu bat du eta baita salmenta-materialak sortzeko laguntza-modulu bat ere (sinopsia, memoria, etab.).
Programa Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bizi diren egile berriei zuzenduta dago (edo Nafarroan, euskaraz idatzitako lanen kasuan soilik).
Programaren helburuak
- Talentu berrien artean zinemarako idazketa sustatzea eta babestea.
- Talentuen ihesa saihestuko duten gazteentzako egiturak sortzea.
- Gure elkarteko bazkide junior eta seniorren arteko sinergiak sustatzea.
- Gidoilari berriei beharrezko tresna sortzaileak eta laguntza profesionala ematea, beren proiektua Eusko Jaurlaritzaren Gidoi Idazketarako Laguntzen deialdira aurkezteko.
ONARTUTAKO PROIEKTU MOTAK
- Fikziozko film luzeak edo dokumentalak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza koofizialetan idatziak.
- Ideia originalak. Ez da egokitzapenik onartuko.
- Garatu ez diren ideia argitaragabeak. Ezin izango dira inskribatu edozein erakunde publiko edo pribaturen aurreko deialdietan aurkeztutako proiektuak edo gidoiaren lehen bertsioa dutenak.
GIDOIk eskainitako baliabideak
- GIDOIko gidoilari senior batek film luzearen ideia garatzen laguntzea (gutxienez zinema-aretoetan, plataformetan edo telebistan modu komertzialean estreinatu den film luze edo serie baten kredituetan agertzen den gidoigilea).
- Online tutoretza-saioak hiru hilabetez, azarotik 2025eko otsailera, film luzeen gidoiaren tratamendua garatzeko.
- Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Gidoi Idazketa Laguntzetara aurkezteko salmenta eta orientazio materialak sortzeko laguntza.
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: URRIAK 30, (14:00)
Koordinazioak idatzia